Iosu del Moralek | Euskal Autonomia Erkidegoko azken hauteskundeek argi utzi dutena, zalantzarik gabe, Euzko Alderdi Jeltzalearen kontinuismoa izan da, non kudeaketa ideologiaren gainetik jarri den berriro. Zaila da Europa osoan EAJ bezain hegemonikoa eta zeharkakoa den alderdi politiko bat aurkitzea, non non osasun- eta ekonomia-krisi betean, baita ustelkeria politikoko kasu batzuk agertzearekin eta Zaldibarko zabortegiaren kudeaketa negargarriarekin ere, ohiko botere-kotari eustea lortu duten.
Horri gehitzen badiogu ezker tradizionalak aurkeztutako proposamenak benetako alternatiba bat aurkeztetik oso urrun egon direla, aurreikus zitekeen hautestontziak berretsi zutenaz ohartzea. Zalantzarik gabe, ezker alternatiboa ordezkatzen duten sektoreak hausnarketa sakona habiatu behar dugu jeltzaleek planteatutako politika neo-liberal kaltegarrietatik aldentzeko, euskal herritarreui eredu bat eskaintzeko.
Patxi Azparren, antropologo eta aktibista sozialaren eskutik, hautestontziek utzitako hainbat gako azalduko ditugu hurrengo elkarrizketan.
Zer gogoeta orokor ateratzen dituzu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako azken emaitzetatik?
Abstentzio horren altua izanda, irakurketa ez da horren erraza. Baina joera batzuk baieztatu dira. PNV alderdi sistemikoa da, sektore kontserbadoeek elikatzen dute beharra dagoenean. PNV-PSE taldeak sistema babesten duten talde nagusiak dira. Hauteskune autonomikoetan bozka mugimenduak PNVruntz mugitzen dira, Madrilgo huteskundeetan gutxiago. Gainera, oraingo honetan nazionalista espainiarrek gutxiago bozkatu dute.
PNV azkeneko hilabeteetan izan dituen arazoak zirela medio, jeitsiera aurreikus zitekeen, baina kasu honetan, abstenzio handia komeni zitzaion.
Egoera normalizatuago batean, agian, ezkerreko bi zerrendek Ehbilduk eta Elkarrekin-Podemosek emaitzak hobetuko zituzten. Paradoxikoki ezegonkortasunak, zalantzak, krisiak ez dute jokatzen ezkerreko sektoreen alde, alderdi sistemikoen alde baizik. Gure jendartearen ezaugarri soziekonomikoek, soziokulturalek eta demografikoek baldintzatzen dute, ustez baino kontsebadorea eta «koldarragoa» bilakatu da Euskal Herria.
Uste duzu abstentzioak, erabakigarria izan gabe, eraginik izan duela hauteskundeetan?
Harrigarriena abstentzioa izan da. Hauteskunde mota horretan eman den altuena. Arrazoi nagusia ez da pandemia izan, beste batzuk ere egon dira. Besteak beste Komunikabide ofizialetatik eman den mezu nagusia «ez da ezer aldatuko»; betikoek irabaziko dute». Horren aurrean, sektore batzuk ez dira mobilizatu.
Abstentzioaren gehiengoa gutxi politizatu eremuetan eman da. Kontrakoa pentsatu nahi genuke, baina ez da horrela. Abstentzioan ere sektore iraultzaileak minoritarioak dira.
Inguruko herrietan antzeko abstentzio tasak ematen dira. Oso arriskutsua litzateke hau nomalizatzea, defizit demokratikoa handituko luke-eta.
Osasun eta ekonomia krisia, edota hainbat eskandalu (De Miguel, edo Zaldibarko zabortegiaren kudeaketa),eman diren bitartean gobernua izanik, zergatik ez da kaltetua izan hautestontzietan?
Ustelkeria kasu larrienek oraindik ez dute epaiegietako bidea bukatu. Izan ere, horregatik zuen hainbesteko presa PNVk hauteskundeak egiteko.
Bestalde, epidemiaren kudeaketan, estekikoki, oso trebea izan da. Itxialdian PSOE baino malguagoa zela erakutsi nahi izan du. Hau da, klase ertainak entzun nahi zuena esan zuen: «laster aterako zarete»; «oporretara joango zarete guri esker»; «Osakidetzak kontrolpean du epidemia». Datu epidemologikoak hauteskunde kanpainarako egokitu ditu, eta ondo atera zaio.
Bere bozka eremu tradizionalez gain, azkenekoetan PNVk beste bi eremutan ere arrantza egiten du: PPk odezkaritza zabala zeukan auzoetan; PSOEren botoemaile tradizionalen seme-alabengan. PNVk PPri eta PSOEri botoemaile kentzen dizkie egun, baina PNV mugimendu antisistemiko guztiak eusteko harresia denez, Estatu espainiarrak laguntzen dio. Orain Estatu espainarrak ez du Mayor Oreja bat behar, Urkullu baitu bere alde.
Posible ikusten duzu PNV-PSOE binomiotik pasatzen ez den gobernu alternatibarik?
Bistan da, gainera PNV ala PSOE baleude, ez litatzeke «alternatiboa» izango. Akats estrategiko larria da, egun, PNVk ala PSOEk eraldaketaren alde dauden indarrekin zerbait adostuko dutela pentsatzea. PNVk eta PSOEk arlo soziekonomikoan eredu berbera babesten dute. PNV neoliberalismotik; PSOE sozialiberalismotik. Alternatiba bat gorpuztu nahi izatekotan, bikote sistemiko hori gainditu behar dugu.
Oreretako alkateohia den Julen Mendozak idatzi berri du:»Alternatiba sendoak eraiki, eta herri proiektu eraldatzaileak sortu, ekonomiatik, hezkuntzatik, gizartetik».
Nik bat egiten du hausnarketa horrekin. Denbora behar da eta legebiltzarratik kanpo ere zorrotz lan egin behar da sindikatu eta herri mugimenduekin alternatiba gauzagarriak eraikitzen hasteko eta gorbernuetatik oposiziora bidaltzeko gai izango garela ikusarazteko. Konfiantza gure indarretan, gure herrikideengan eta herrikideak guregan.
Nola aztertzen duzu eskuina eta ultraeskuina, Estatuan 11 milioi boto-emaile inguru izanik eta boterean etengabe txandakatzen den aukera politikoa, gure lurraldean ia lekukotasunik gabekoa izatea?
Franco hil zenean, estatu espainarrean populazioaren zati handi bat (agian %40-50) frankista zen. Frankista horiek eta bere ondoengo gehienek PPn aurkitzen zuten ordezkaritza. Denbora aurrera egin ahala, faszismoak forma berriak hartu ditu. Europa osoan gertatzen ari da, goiz ala berandu PPren eskuinaldean horrelako mounstro bat sortu behar zen eta testu-inguru jakin batean Estatu espainiarrean suertatu da; VOX.
Testu-inguru horrek osagarri bereziak hartzen ditu Estatu espainarrean: globalizazioari erantzun identitario española; Catalunyako Prozesuari muturreko oposizioa, migrazio mugimenduei xenofobia, 2008ko krisiari populismo eskuindarra… Osagarri horiek bilduta «ulergarria» (ulergarria bezain kezkagarria, alegia) da Estatu espainarrean horrelako portzentaiak lortzea, eta hain zuzen ere, osagarri horiek dituelako, Hego Euskal Herrian oso leku gutxi du. Mendebaldeko hiru herrialdetan oso gutxi eta Nafarroa Garaian UPN egonik, lehiakidea du.
Eta alderdi ezkertiarrei dagokienez, euren emaitzei eta proposamenei buruz zerbait azpimarratuko zenuke?
Emaitzek ez dute errealiate soziala ondo islatzen. Izan ere, hauteskunde mota hau horretarako egiten da, indarrean dagoen ereduaren aldekoek abantaila ukan dezaten. Nik PSOE eskuinean kokatzen dudanez, emaitzak txarrak izan dira: Eskuinak: 48 ; ezkerrak: 27.
Ehbilduren emaitzak nahikoa onak izan dira eta kasualitatez 1.700 bozken alde txiki batengatik ez dira 3 legebiltzarkide gehiago izan. Elkarrekin-Podemosenak, berriz, eskaxak.
Madrilen Podemos eta PSOE elkartutakoan, Podemosen eremua txikitu da, batik bat Hego Euskal Herrian. Duela lau urteko hauteskundeetan Ehbilduren ezkerraldean kokatzen zela zirudien, oraingoan, eta Lander Mrtinezen taldeak PNV-PSOEen aurrekontuak babestu eta gero, nortasun krisi larria pairatu du Podemosek.
Ehbilduk ez du sabaia jo. Zenbaitek uste dute Ehbilduk emaitzak hobetzen dituela mezua «moderatzen-apaltzen» badu. Nik, kontrakoa uste dut, PNV-PSOEri sinesgarritasunez aurre egiten dionenean, gora egiten du eta euskal ezkerraren erreferentzia nagusia bilaka daiteke; PNV ala PSOErekin komuneko esparruak bilatzen baditu, ahultzen da.
Elkarrekin-Podemosen egoera zailagoa da. Hego Euskal Herrian, eremu abertzaletik kanpo, PSOEtik ezkerraldean jaiotzen diren ezkerreko beste koalizioek arazo bera izaten dute: batzuek PSOEren itzaletan bukatzen dute; besteek ezin dute Ezker Soberanistarekin bat egin; emaitza: bozka galera eta parlamentuetatik at geratzeko arriskua.
Nire ustez, abertzalea ez den ezkerrak ezker Independentistarekin akordio estategikoak egiteko gaitasuna ez duen bitartean, behin eta berriz errepikatuko da. Eremu hori PSOEren mesede zatituko da. Bestalde, guk ,ezkerreko abertzaleok, abertzalea ez den ezker horrekin akordio estrategikoak lortzen ez ditugu bitartean, ez gara alternatiba izango. Badazezpa, errepika dezadan, PSOE ez dut eskerrean kokatzen.
Zure ustez, Elkarrekin Podemosen edo EhBilduren ezkerretara ba al dago espazio soziopolitikorik?
Elkarrekin-Podemos eta Ehbilduen jardun politiko nagusia posibilismoan kokatu da. Biak saiatu dira Bloke Sistemikoan dauden alderdekin akordioak egiten. Saiakera hori Bloke Sistemikoaren onerako suertatu da. Bi koalizioek lan instituzionala lehenestu dute eta horrek ondorioak ekarri ditu, besteak beste euren oinarri soziala eguneroko militantzian desaktibatu da.
Euren ezkerraldean, lekua, egon badago, baina epe laburrean, nire ustez, hauteskundetarako eskaintza bilakatuko balitz, ez luke emaitza onik lortuko. Interesgarriagoa da, aldiz, jardun antisistemikoari eustea herri-mugimenduetan eta sindikalismoan. Hor lekua eta beharra dago, eta ziur naiz hortik estutuko bagenitu, EHbildun eta Elkarrekin-Podemosen ildo estrategikoetan aldaketak sortuko liratekeela.
Iosu del Moralek egindako elkarrizketa. Antikapitalistak-ko militantea.
Patxi Azparren Olaizola (Donostia 1968). Antropologoa, euskara irakaslea, antimilitarista, ABK taldearen ordezkaria Lizarra-Garazi talde iraunkorrean, Euskaria Fundazioko kidea, desobedientzia zibileko hainbat ekimenetan aritutakoa.